top of page

Kurtso Bukaerako Barbakoa Familiarra

Ekainaren 3an, Kurtso bukaerako Barbakoa familiarra izan genuen. Euriak amore eman zuen ordu batzuetan zehar eta jardunaldia primeran igaro zen; parrilada goxo batez gain, lehia handiko Patata Tortilla Lehiaketa ere izan genuen. Tortilla irabazlea Ordoño familiarena izan zen eta, bigarren postuan, Planestarrena, aurreko emanaldiko irabazleak, hain zuzen.

Bere behatokitik jaiaren segundu bat ere galdu ez zuena Martetar berdea izan zen, eguneko puzgarri protagonista, non ume guztiek ondo baino hobeto pasatu zuten salto-saltoka.

Jardunaldia bukatzeko, 17-18 ikastaroko ekintza guztien bideo-laburpen bat ikusi genuen. Bertan, Gure-eneako familia eta bazkideen bizitasuna frogatu ahal izan genuen berriro.

Eta datorren 18-19 an oraindik gehiago: 40. URTEURRENA!!!


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
bottom of page